Nire aurkezpena
2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala
2016(e)ko irailaren 24(a), larunbata
LIZENTZIAK
CREATIVE COMMONS

Internet gero eta hedatua dagoen garai honetan, askok Creative Commons hitza entzunda izango dute, hainbat hitz berrirekin batera. Baina gutxiago izango dira Creative Commons delakoa zehatz-mehatz zer den dakitenak. Jarraian, lizentzia sorta hauek zer diren era praktikoan azaltzen saiatuko gara.
Orain dela hamar bat urte, teknologia berriak erabiltzen zituzten gero eta sortzaile gehiagorentzat ohiko copyright lizentzia murriztaileek sormena mugatu eta eragozten zutela konturatu zen Lawrence Lessig izeneko abokatu estatubatuarra. Izan ere, gero eta musikari, marrazkilari, idazle eta sortzaile gehiagok ordenagailuak erabiltzen zituzten beren lanak sortzeko eta Interneti esker lan horiek inoiz ez bezala zabaldu, trukatu eta konbinatzen zituzten. Ohiko copyright lizentzia murriztaileak lan bakoitzaren egilea kontaktatu eta aurretiaz baimena lortzera behartzen du, baina praktikan gero eta sortzaile gehiago erabilera batzuk (edo guztiak) baimentzeko prest zeuden.
Hori dela eta, software librearen garatzaileek egiten zuten bezala, kultura alorreko gero eta sortzaile gehiago beraien lanei ohar desberdinak eransten hasi ziren: “Abesti honen egileak nahi duen orori bertsioak eta nahasketak egiteko baimena ematen dio”, “Argazki hau kopiatzeko baimena daukazu, erabilera komertzialerako ez den bitartean”, “Liburu honen itzulpenak egiteko baimena aurretiaz ematen da, jatorrizko egilea aipatzen den bitartean”, eta abar.
Software librearen alorrean ondo pentsatutako lizentzia batzuk zeuden (GPL, LGPL eta FDL, besteren artean) eta programatzaileen beharrak era egokian asetzen ziren. Kultura alorreko lanetan, berriz, ez zegoen irizpide komunik eta musikari, argazkilari, idazle eta marrazkilari bakoitzak bere lizentzia propioa asmatzen zuen. Zuzenbideko testuetan askotan gertatzen den bezala, batzuetan arazoak sortzen ziren, egileak esan nahi zuena eta hirugarren batek lana erabiltzerakoan ulertu zuena berdina ez zelako, lizentzia oharretan hutsuneak egoten zirelako eta abar.
COPYRIGHT ETA COPYLEFT
Copyrighta edo egile eskubideak egileei lan bat egiteagatik,
izan literarioa, artistikoa, edo zientifikoa, argitaraturik egon edo ez,
legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzo bat da. Lan hau publikaturik
egon edo lan berria bada eskubide berberetara atxikitzen dela ziurtatzen dio
legeak egileari.
Lan bat jabego publikora atxikitzen da berekiko dauden
eskubide patrimonialak desagertzen direnean. Egilearen heriotza gertatzen
denetik aurrera suertatzen da hau orokorrean. Hala nola, europar zuzenbidean,
egilearen heriotza gertatu eta 70 urteetara. Hau gertatu eta gero, eskubide
moralakerrespetatuaz lan hau modu aske batean erabili daiteke.
Copyleft copyright-ak dituen mugapen guztiak kentzea da, bai
banaketan eta baita aldaketetan ere, horrela jende guztiak jatorrizko lana
izango du. Software, literatura, musika, argazkia, plastika eta artea bezalako
lanei aplika dakizkiokeen lizentziak biltzen ditu.
Beronen defendatzaileek lan baten kopiak egin eta banatzea
mugatzen duen baldintza bezala kontsideratzen dituzte egile
eskubideak(copyright). Copyleft lizentziek berezko eskubide-baldintzak
erabiltzen dituzte, lanaren kopia bat eta lan deribatu bat jasotzen duen orok,
berau erabili, aldatu eta banatzeko eskubidea duela bermatzeko. Beraz, zentzu
ez legalean, copyleft copyrighten aurkakoa dela esan daiteke.
Copyleft-aren ikurrik ezagunena C bat da baina beste aldera
begira, hau da, copyright-aren aurkako ikurra.
Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz
sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko
asmorik gabeko erakundea da.
Creative Commons 2001ean sortu zuen Lawrence Lessigek,
Stanfordeko Unibertsitatean zuzenbide irakasle denak eta 2008. urteko martxora
arte erakundeko presidentea zenak.
Erakunde honek garatzen dituen lizentziek izen bera hartzen
dute. Bere sorreran ingelesez idatzi ziren eta Estatu Batuetan erabiltzeko
sortu ziren.
Creative Commons International erakundeko proiektu
garrantzitsuenetariko bat da. Honen bidez, lizentziak jurisdikzio ezberdinetara
aplikatu eta beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izan dira.
Gaur egun, Creative Commonsen lizentziak 28 hizkuntzatara
itzultzen ari dira eta 70 herrialdek baino gehiagok lizentzia hauekin
kolaboratu nahi dute beraien bertsioa egiteko asmoz. 2005az geroztik,
euskarazko bertsioa dute.
Creative Commonsen lizentziak Free Software Foundationen GPL
(General Public License) lizentzian oinarrituak daude, baina ez dira
softwarearen lizentziamendu mota bat. Hauen helburua erabiltzaileari eredu
legal bat eskaintzea da, edukien banaketa eta erabilera errazten diotelarik.
Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta
oinarri desberdinak ditularik: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen
eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea
eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez
lortzearena esaterako.
Creative Commonsek eskaintzen duen lizentzietako bat
"Developing Nations" deiturikoa da. Lizentzia honen arabera egilearen
eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden
herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.
2016(e)ko irailaren 23(a), ostirala
2016(e)ko irailaren 17(a), larunbata
Portafolioen inplementazioa
NOLA INPLEMENTATU ZURE PORTAFOLIO ELEKTRONIKOA:
Portafolio elektroniko bat sortzea ez da gauza zaila, baina
zenbait pausu jarraitu behar dira. Orain nik nola egingo nuke azalduko dut, zuk zure portafolio pertsonala egin dezazun nahi baduzu.
Hastearren, googlen kontu bat egitea komeni da, honen barruan zenbait erraminta oso erabilgarri daudelako. adibidez, blogger, drive, gmail etb. Googlen kontua egiten ez baldin badakizu, honako bideo hau ikusi. zeinetan pausu guztiak azaldutak agertzen diren.
Behin googleko kontu bat eskuratu duzula, honek eskaintzen dituen aplikazioen artean "blogger" izeneko bilatu behar duzu eta bertan klikatu. aplikazio honekin zure bloga egin ahalko duzu erraz eta azkar. Goiko aldean bezala, beheko bideoan sartuz, bloga sortzeko pausu guztiak azalduko zaizkizu.
Orain, teorikoki zure blog berria arazorik gabe eginda izan beharko zenuke pausu guztiak ordenean jarritu badituzu. Beraz, zorionak! prest zaude zure txoko honetan informazioa, bizipenak etab. besteekin konpartitzeko. Honetarako, blogean dauden erraminta anitzak erabiltzea lagungarria suertatuko zaizu. Adibidez, etiketak eta gadgetak besteak beste.
Badakit bideo asko ipini ditudala, baina nire ustetan bistaz ikusita errazagoa da web orrian kokatzeko eta pausuak ulertzeko, beraz, beheko aldean beste bideo bat( nahiko luzea, baina oso ongi azaltzen duena guztia) ipini dut, ikusi eta gero zure bloga politenetan politena izateko.
Zer da portafolio bat?
PORTAFOLIO ELEKTRONIKOA
Portafolio elektronikoak hainbat izenekin aurkitu ditzazkegu
sarean. Adibidez: web-folio, e-folio, e-portafolio etb.
Honen definizioa ez da zehatza modu askotan definitu dezakegulako, Baina
honela deskribatuko nuke nik: norberak
bere lana antolatzeko tresna erabilgarria da. Gure kasuan klaseko lanak
gordetzeko balio duen karpeta digitala.
Gaur egun, portafolio elektronikoak oso erabiliak dira eta erabilera ezberdinak dituzte. Esparru akademikoan oso erabilia da, izan ere, portafolioan antolatu daitezke egindako lanak, ebaluatzeko erreztasuna dauka irakasleak nahi duenean ikusi dezakelako etb. Honez gain, lan munduan ere oso tresna erabilgarria da, erreztasun asko dituelarik.
Portafolio elektroniko bat etengabe alda daitekeen tresna da, zeinean lanak aparte nahi duzun informazioa sartu dezakezu, hau da, informazio edo bizipen pertsonalak zabaltzeko ere erabili daiteke.
Aurreko guztia kontutan hartuta, esan dezakegu portafolio elektronikoa deritzoguna gaur egun eskuragarri daukagun tresna oso erabilgarria dela, zeina modu batean edo bestean lagungarria suertatu daiteke.
Goikaldean dagoen bideoa portafolio elektronikoari buruz informatzen du, kontzeptua hobeto ulertzeko.
2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala
FOLKSONOMIA
Folksonomia etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Software sozialetan erabiltzen da hau, hala nola delicious, Flickr, Tagzania edo 43 things bezalakoetan.
Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.
Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke:
- Folksonomia estua (narrow folksonomy): Mota honetako sistemetan erabiltzaile bakoitzak bere edukiak baino ez ditu etiketatzen, eta ondorioz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du. Adibide bezala Flickr aipa daiteke, non erabiltzaile bakoitzak norberak igotako irudiak baino ez dituen etiketatzen.
- Folksonomia zabala (broad folksonomy): Sistema hauetan erabiltzaile guztiek dute elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera. Ondorioz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa dezakete, honekiko informazio gehiago eskainiz. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok elementu beraren etiketatzean parte hartu, dagozkion etiketa nagusien portzentajea konbergitzen doala esan ohi da. Folksonomia zabalaren adibide ezaguna da delicious. 2008ko urrian, 1000 erabiltzailetik gora dira han ingelesezko Wikipedia laster-marka bezala gorde dutenak, reference, wiki eta encyclopedia etiketak nagusitzen direlarik.
BIBLIOGRAFIA: wikipedia
NOLA JARRI ETIKETAK BLOG BATEAN
FELIPE JUARISTIREN POEMAK
AUSCHWITZ
Felipe Juaristi , 1997
Atertu du euria.
Haizea jabaldu da.
Lurra arnasa hartzen hasi.
Ikara dira akaziak,
Besoak zeruari kolpeka.
Txirritak kantatzen
Sagar-hostoak babes.
Hilerrira jotzen duen
Leihoa irekitzen dut.
Erre-usaina dator handik,
Hezur eta ile kiskaliek
Busti egin dute giroa.
Auschwitz datorkit oroimenera,
Euriaren ondorengo
Edozein egunetan.
ERANTZUNAK
Felipe Juaristi , 1997
Zer duzu bizitzari amore emateko,
Zuk, bihotz samur, mila zati egin horrek?
Airezko bonba, haize-zirimola zara,
Putz eta putz dagizu eta mastoihalik puzten ez,
Jo eta jo baina eihera-hegalik mugitzen ez.
Zer duzu bizitzari lotzeko?
—Maitatu izanaren ibaia
Gehiago zeharkatzerik ez.
Bihotz harrian taxutuak,
Urak arian-arian zulatuak,
Zergatik haizeari egiten diozu aurre?
Zergatik sartzen zara sakonetan,
Izenik gabeko leizeetan?
—Oroitzapen baten itzala,
izan eta izan ez zena, izango ez dena;
hurbil dagokit eta ezkutatzen naiz,
nire baitan ihesi.
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)






