Nire aurkezpena

2016(e)ko irailaren 17(a), larunbata

Zer da portafolio bat?



PORTAFOLIO ELEKTRONIKOA 



          Portafolio elektronikoak hainbat izenekin aurkitu ditzazkegu sarean. Adibidez: web-folio, e-folio, e-portafolio etb. 

          Honen definizioa ez da zehatza  modu askotan definitu dezakegulako, Baina honela deskribatuko nuke nik:  norberak bere lana antolatzeko tresna erabilgarria da. Gure kasuan klaseko lanak gordetzeko balio duen karpeta digitala. 

          Gaur egun, portafolio elektronikoak oso erabiliak dira eta erabilera ezberdinak dituzte. Esparru akademikoan oso erabilia da, izan ere, portafolioan antolatu daitezke egindako lanak, ebaluatzeko erreztasuna dauka irakasleak nahi duenean ikusi dezakelako etb. Honez gain, lan munduan ere oso tresna erabilgarria da, erreztasun asko dituelarik. 

          Portafolio elektroniko bat etengabe alda daitekeen tresna da, zeinean lanak aparte nahi duzun informazioa sartu dezakezu, hau da, informazio edo bizipen pertsonalak zabaltzeko ere erabili daiteke.

          Aurreko guztia kontutan hartuta, esan dezakegu portafolio elektronikoa deritzoguna gaur egun eskuragarri daukagun tresna oso erabilgarria dela, zeina modu batean edo bestean lagungarria suertatu daiteke.




Goikaldean dagoen bideoa portafolio elektronikoari buruz informatzen du, kontzeptua hobeto ulertzeko. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina