Nire aurkezpena

2016(e)ko irailaren 24(a), larunbata

LIZENTZIAK





CREATIVE COMMONS 


        Internet gero eta hedatua dagoen garai honetan, askok Creative Commons hitza entzunda izango dute, hainbat hitz berrirekin batera. Baina gutxiago izango dira Creative Commons delakoa zehatz-mehatz zer den dakitenak. Jarraian, lizentzia sorta hauek zer diren era praktikoan azaltzen saiatuko gara.
         Orain dela hamar bat urte, teknologia berriak erabiltzen zituzten gero eta sortzaile gehiagorentzat ohiko copyright lizentzia murriztaileek sormena mugatu eta eragozten zutela konturatu zen Lawrence Lessig izeneko abokatu estatubatuarra. Izan ere, gero eta musikari, marrazkilari, idazle eta sortzaile gehiagok ordenagailuak erabiltzen zituzten beren lanak sortzeko eta Interneti esker lan horiek inoiz ez bezala zabaldu, trukatu eta konbinatzen zituzten. Ohiko copyright lizentzia murriztaileak lan bakoitzaren egilea kontaktatu eta aurretiaz baimena lortzera behartzen du, baina praktikan gero eta sortzaile gehiago erabilera batzuk (edo guztiak) baimentzeko prest zeuden.
         Hori dela eta, software librearen garatzaileek egiten zuten bezala, kultura alorreko gero eta sortzaile gehiago beraien lanei ohar desberdinak eransten hasi ziren: “Abesti honen egileak nahi duen orori bertsioak eta nahasketak egiteko baimena ematen dio”, “Argazki hau kopiatzeko baimena daukazu, erabilera komertzialerako ez den bitartean”, “Liburu honen itzulpenak egiteko baimena aurretiaz ematen da, jatorrizko egilea aipatzen den bitartean”, eta abar.
         Software librearen alorrean ondo pentsatutako lizentzia batzuk zeuden (GPL, LGPL eta FDL, besteren artean) eta programatzaileen beharrak era egokian asetzen ziren. Kultura alorreko lanetan, berriz, ez zegoen irizpide komunik eta musikari, argazkilari, idazle eta marrazkilari bakoitzak bere lizentzia propioa asmatzen zuen. Zuzenbideko testuetan askotan gertatzen den bezala, batzuetan arazoak sortzen ziren, egileak esan nahi zuena eta hirugarren batek lana erabiltzerakoan ulertu zuena berdina ez zelako, lizentzia oharretan hutsuneak egoten zirelako eta abar.
COPYRIGHT ETA COPYLEFT
         Copyrighta edo egile eskubideak egileei lan bat egiteagatik, izan literarioa, artistikoa, edo zientifikoa, argitaraturik egon edo ez, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzo bat da. Lan hau publikaturik egon edo lan berria bada eskubide berberetara atxikitzen dela ziurtatzen dio legeak egileari.

          Lan bat jabego publikora atxikitzen da berekiko dauden eskubide patrimonialak desagertzen direnean. Egilearen heriotza gertatzen denetik aurrera suertatzen da hau orokorrean. Hala nola, europar zuzenbidean, egilearen heriotza gertatu eta 70 urteetara. Hau gertatu eta gero, eskubide moralakerrespetatuaz lan hau modu aske batean erabili daiteke.

          Copyleft copyright-ak dituen mugapen guztiak kentzea da, bai banaketan eta baita aldaketetan ere, horrela jende guztiak jatorrizko lana izango du. Software, literatura, musika, argazkia, plastika eta artea bezalako lanei aplika dakizkiokeen lizentziak biltzen ditu.

           Beronen defendatzaileek lan baten kopiak egin eta banatzea mugatzen duen baldintza bezala kontsideratzen dituzte egile eskubideak(copyright). Copyleft lizentziek berezko eskubide-baldintzak erabiltzen dituzte, lanaren kopia bat eta lan deribatu bat jasotzen duen orok, berau erabili, aldatu eta banatzeko eskubidea duela bermatzeko. Beraz, zentzu ez legalean, copyleft copyrighten aurkakoa dela esan daiteke.

            Copyleft-aren ikurrik ezagunena C bat da baina beste aldera begira, hau da, copyright-aren aurkako ikurra.

         Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da.

         Creative Commons 2001ean sortu zuen Lawrence Lessigek, Stanfordeko Unibertsitatean zuzenbide irakasle denak eta 2008. urteko martxora arte erakundeko presidentea zenak.

           Erakunde honek garatzen dituen lizentziek izen bera hartzen dute. Bere sorreran ingelesez idatzi ziren eta Estatu Batuetan erabiltzeko sortu ziren.

         Creative Commons International erakundeko proiektu garrantzitsuenetariko bat da. Honen bidez, lizentziak jurisdikzio ezberdinetara aplikatu eta beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izan dira.

         Gaur egun, Creative Commonsen lizentziak 28 hizkuntzatara itzultzen ari dira eta 70 herrialdek baino gehiagok lizentzia hauekin kolaboratu nahi dute beraien bertsioa egiteko asmoz. 2005az geroztik, euskarazko bertsioa dute.

         Creative Commonsen lizentziak Free Software Foundationen GPL (General Public License) lizentzian oinarrituak daude, baina ez dira softwarearen lizentziamendu mota bat. Hauen helburua erabiltzaileari eredu legal bat eskaintzea da, edukien banaketa eta erabilera errazten diotelarik.

          Lizentzia ezberdin ugari daude, bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditularik: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako.

           Creative Commonsek eskaintzen duen lizentzietako bat "Developing Nations" deiturikoa da. Lizentzia honen arabera egilearen eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.
Resultado de imagen de copyright eta copyleft



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina