Nire aurkezpena

2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

-KI HANPADURAREN TEORIA

“Ki” aditzen bukaeran jartzen dena da, aditza indartzeko erabiltzen dena. Kasu batzuetan soilik erabil daiteke “ki” aditzen ondoren: Aditzaren aspektua puntukaria denean, aditza trinkoa denean eta aditzan “ari” dagoenean. Edo aditz horiek menpeko perpausak ez direnean.

  • POSIBLE DA ADITZ HAUEKIN: Ageri, Ari, Bizi, Nahi , Behar,  Uste

  • DEBEKATUTA DAGO “KI” ERABILTZEA: Menpeko perpausa denean eta (Egin , Esan , Ezagutu, Entzun , Eman , Maite) aditzekin.


PERPAUSEN ESKEMA (TEORIA)

1.            BAKUNAK: Aditz bat

2.            ELKARTUAK EDO KONPOSATUAK: Aditz bat baino gehiago dudenean

a)JUNTATUAK: Emendiozkoa (eta), Hautazkoa (edo),   Aurkaritzazkoa (baina), Alborakuntza (,) beste lokailu batengatik alda daitekeenean


b) MENPEKOAK:  Konpletiboa,   Zehar galdera (ote/ea/zer),  Erlatibozkoa (-n/-tako/-riko... du bukaeran),   Denborazkoa (noiz),  Helburuzkoa (zertarako),  Moduzkoa (bezala, nola),  Kausazkoa (zergatik),  Kontzesiboa (arren, nahiz eta, bada ere...), Kontsekutiboa,   Baldintzazkoa eta Konparaziozkoa

GALDEGAIA ETA MINTZAGAIAREN TEORIA


GALDEGAIA: 

Zerbaiti besteari baino garrantzi handiagoa eman nahi diogunean, galdegaiaz ari garaeta beti aditzaren aurrean jartzen da. Perpausean azpimarratu nahi den elementua da.    Informazio berria, galdegaia da. Aipatzekoa da,   perpausek beti ez dutela galdegairik eta  aditza, perpausaren galdegaia izan daiteke:

MINTZAGAIA:

Galdegaia ez den guztia mintzagaia da.   Mintzagaiaren zati bati garrantzi handiagoa eman nahi diogunean, mintzagai hanpatuaerabiltzen dugu.  Mintzagaia, informazio zaharra da, hau da, berria ez dena.

 Mintzagai hanpatua: Beti esaldi hasieran jartzen da eta bere ondotik koma.




TESTUAREN TEORIA


Testua on bat egiteko, zenabit gauza izan behar ditu: 

1.            EGOKITASUNA: 

Testuinguruaren arabera, hau da, ez dugu berdin idatziko lagunen artean edo formalki egin behar dugunean. Beraz, testuinguru desberdina, egokitasun desberdina. Modalizazio subjektiboak edo objektiboak.Hartzailea, hartzailearen rola, igorlea,  igorlearen rola, kanala (ahozkoa/idatzizkoa), erregistroa (hizkuntza maila; jasoa, estandarra edo kolokiala/ euskalkia edo batua), komunikazio asmoa: Konbentzitzea, azaltzea, kontatzea, deskribatzea.

2.            KOHERENTZIA:

Informazioaz eta honen zentzuaz arduratzen dena da. Egiturak lotura semantiko ona izateaz, zehazki. 

3.            KOHESIOA: 

Lotura fisikoaz arduratzen da, perpaus motak, nolakoak diren etab. 

4.            ZUZENTASUNA:

Hizkuntzaren arabera arauak ongi erabiltzea egokitzen zaio honi. Puntuazioa, gramatika etab. 

TESTU ANTOLATZAILEAK TEORIA

Informazioaren egituratzaileak

Iruzkingileak: Ba, horiek horrela...

Ordenatzaileak: Lehenik, lehenbizi / bigarrenik / hirugarrenik / azkenik, buruenik...; (alde) batetik / bestetik, beste aldetik, bateko / besteko...

Zeharkariak:  Hau dela eta, bide batez, bidenabar, horren
karietara... 

Operatzaile argudiozkoak

Indartzaileak:  Benetan, berez, zinez, hain zuzen ere...

Zehatzaileak: Adibidez, argibidez, esate baterako / errate
baterako, esaterako / erraterako,
konparaziorako, konparazio baterako,
konparazione, kasu, kasurako...

Lokailuak

Emendiozkoak: Ere, eta, gainera, bestalde / bertzalde, era
berean, halaber, orobat, berebat, behintzat,
bederen, bederik, behinik behin, segurik...

Hautakariak: Bestela / bestenaz / bertzenaz, beste
gisan, edo, osterantzean, gainerakoan

Aurkaritzakoak: Baina, ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik,
bizkitartean, bitartean, bien bitartean, alta,
alabaina, dena dela, dena den, guztiarekin
ere, guztiaz ere, hala ere (halere), hala eta
guztiz ere, haatik / hargatik, horratik /
horregatik, edozein modutan, nolanahi ere,
nolanahiko gisan, zernahi gisa, zernahi
dela...

Ondoriozkoak:  Beraz, bada, hortaz, orduan, honenbestez,
horrenbestez, hainbestez, halatan, hala,
hola bada, hala bada

Kausazkoak: Zeren, zergatik, izan ere...

Birformulatzaileak

Esplikatiboak Hau da, hots, alegia...
Zuzentzaileak Hobeki esan(da), bestela esan, zehazki(ago)
esan...
Laburbiltzaileak Azken batean, azken finean,
laburbilduz, hitz batean...


Berbaldi markatzaileak

Deontikoak:
baimena
Tira, ongi da

Besteratzaileak: Aizu, aizue...

Metadiskurtsiboak: Zera, ba...








ELKAR ARIKETA

1.- Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira: euskalkiak ez daitezenelkarrengandik gehiago urrun eta alden, lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkar bil daitezen, gero.

2.- Baina zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren gurasoak, zerurako bidea umeei erakustean, eta Adamen umeak, elkarrekin lehian bezala, hasi ziren atsegin lotsagarrien ondoren.

3.- Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus daitezke gure artean, elkarrengandikurrun ez dabiltzala, elkarrizketaelkar-izketa, eta, agian, elkar hizketahitzeginhitz-egin etahitz egin.

4.- Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren inpresioak kontatu genizkion elkarri.

5.- Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten zaigula gidoitik atera etaelkarren artean zinez mintzatzen hastea.

6.- Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta mirabeei eragoztera bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den arratsetan berandu etxeratzea, batez ere emakumeak; lagun gaiztoekin biltzea, neskatxa eta mutilen batzarreak diren etxeetara joatea, ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin bakarrik egotea.

7.- Aspaldi haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen manifestazio erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik ez dakizkien jendea haiexek erabiltzen zituela,elkarren artean agurtzean.

8.- Ez daude, nabari da, Txinakoaren antzeko harresiz elkarrengandik bereziak, bai baitira, urri edo ugari, pipa hartzen duten apezpikuak ere.

9.- Jauna: nahi du bada umeak kutxan gorderik edukitzea? Ez, baina bai, neskatxak eta mutilak elkarrekin batzarreak etxeetan ez egitea, zeren bestela bekatu asko hemendik etorriko diren, dela gogoz, dela hitzez, dela keinadaz.

10.- Denbora puska bat zeramatenean elkarrekin ekinean eta lurrean piririka, zentinela karlistak Martin Saldias horma baten kontra zokoratu eta herio-kolpea ematera prestatu zen.

11.- Begira ezkontzeko hitzak emanik edo ustean dagoen alaba horri utzi diozun bere ezkutariarekin egoten nahi duen eran, zeuregan esaten duzula: zaudete; bada gero ereelkarrekin bizi behar duzue. Ah guraso zorigaiztokoa! Zure gainean izango dira zure alabaren bekatuak.

12.- Berez bezala dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, Urte-giro haiek etaEgunkari hau elkar berdintzea nahiz formari nahiz mamiari dagokionez, elkarrengandikhain guztiz beste direlarik ere.

13.- Elkarri agur esan eta Saldias jauregirantz abiatu zen.

14.- Basoa ez zen oso itxia, horrenbeste terreno libre ikusi eta zuhaitzek elkar errespetatzea eta batak besteari tokia uztea erabaki balute bezala.

15.- Ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin hitz egiten egotea Baionako apezpikuaren mendeko elizetan apezpikuak bakarrik barkatzen duen bekatua da.

16.- Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarrengandik urruntzen ari dira, edozein hizkuntzaren dialektoak bezala.

17.- Hantxe, halaber, Irurtzungo edo inguruko herrietako neskatilak, elkarren artean irrika eta beraien ardurapean utzitako umeekin jolastuz.

18.- Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen artean hartu nuen eta gure bi matelek elkar ukitzen zutelarik, ene negar-anpuluek harena busti zuten. Elkarsustengatuz joan ginen sukalderaino, isil-isila.

19.- Ezkonduen bizimodua gurutze txit astun eta samina da berez, eta burdinazkoak dira honen kateak, baina urrezko bihurtuko direla dio, ezkonduek elkarren artean, dagokien bezala, maite badute.

20- Luze gabe, elkarren aurrean geunden, arrain zopa jaten biok, botila ardoa aurrean.

21.- Beharrak eta indarrak batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria litzake orduan euskaldun guztiak giputzon esanera egongo direla sinestea, atzera begiratu behar dugu, euskalkiak are gehiago elkarrengandik bazter ez daitezen.

22.- Pentsatu nuen, gosaldu gabe, berehala arditegira joanen nintzela... eta lanean hasiko, baina ordu berean ama sukaldetik atera zen eta uste baino lehenago elkarrekin gurutzatu genuen.

23.- Onginahi eta amodio hau aipatzen bada ezkonduak biziko dira, zakurra eta katua, elkarloturik, biziko liratekeen bezala.

24.- Haien arteko eztabaida oso lasaia izan zen, eta arrazoi osoa eman zion Ali Beyren baieztapenari: «arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkar zeinahi egoeratan».

25- Elkarrengandik hurbil samar daude bi misioetxe horiek; bertako misiolariek maiz joan behar izaten dute elkarrekin; eta hargatik, Pingliangeko prefekturaren zokorik baztertuenean dauden bi etxe horien artean hartu-eman handia izaten da.

26.- Hedabide beraren soldatapekoak izanak ginen urte batzuk lehenago. Ongixko hartzen genuen elkarrekin antzinako denboretan.

27.- Emakume ezkonduak egin behar duen laugarren gauza da setaren grina hilduratzea edo hezteko neurri egokiak hartzea; bestela laster itzaliko da ezkonduek elkarri zor dioten onginahi eta amodioa: ez da bakerik zurekin izango, eta nork eta nola igaroko du bere bizitza guztia zu bezalako zirauna bere aldean daukala?

28.- Alta, begiratu balit, ez ote nion zorroa hustuko? Baina ez zen tokia, ez eta momentu egokia. Beraz, bata ala bestea, mutu egon ginen elkarrekin errespetuz eta bereziki errespetatu nahi genuelakoz lurrez estaltzen ari ginenaren memoria.

29.- Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate berekin urteek. Loidi aspaldiko ezaguna dut. Haurretandik ez gara elkarrengandik urruti ibili Errenterian.

30.- Irailaren lehenengo egunetan abiatu nintzen nire barrutiaren iparraldea ikertzeko asmotan. Ahal banezakeen, Txinako harresi handiaren iparralderaino igarotzeko asmoa nuen, Gobiko misiolariekin elkarren aditurik, deabruari ipar eta hegoaldetik astinaldi gogorra emateko.


GALDEGAIA ETA MINTZAGAIA

 galdegaia   mintzagaia

1.- Mikelek atzo esnea edan zuen

2.- Mutiko hark euskaraz ongi zekien

3.- Mutiko hark ongi euskaraz zekien

4.- Nik hura banekien.

5.- Aitatxi erori egin da. 

6.- Madrilgoek Haritz pozik ikasketaburu izendatu dute

7.- Gerrillarien burua Ruandako armadak harrapatu du

8.- Anek oinetako berriak ahizparendako erosi ditu

9.- Liburuaz gustura mintzatu ginen atzo hitzaldian.

10.- Gu, atzo, hitzaldian, gustura liburuaz mintzatu ginen

11.- Ainarak goxokiak bere lagunarendako erosi ditu

12.- Gure aita zenak ahal zuen guztietan antxumekia jaten zuen

13.- Zinegotzi Mikelen adiskidea egon zen Aritzun

14.- Horrek euskara ederki daki.

15.- Haiek euskara bazekitenjakin.

16.- Nerea gelditu da etxean.

18.- Zuek ongi lehengo urteko lana egin zenuten

19.- Maindirea garbigailuan urratu zitzaion amari

21.- Jon kalean erori egin da

22.- Haiek dirua, ekarribazekarten.

23.- Gu mintzatzen gara euskaraz holako lekuetan.

24.- Dirua galdu zuen Mikelek atzo

25.- Osasunak aise partidak galtzen ditu

26.- Xalak Titini Donostiako Galarragan irabazi zion partida igandean.

27.- Usakumea, ongi, Armairuko Mendialdea jatetxean egiten dute

28.- Hizkuntza zailaalemana  iruditzen zitzaion mutil hari.

29.- Mutikoek lanak irakasleari aurkeztu dizkiote arestian


30.- Lehengo eguneko hitzaldian nahasi egin nintzen ni