Nire aurkezpena

2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

EUSKARAREN ERABILERA GAZTEEN ARTEAN (LANA)

KT LANA: EUSKERAREN ERABILERA GAZTEEN ARTEAN

SANTI BALDA, ANE ÁLVAREZ, SARA ANIZ, UXUE AMATRIAIN ETA IBAN AZNAR

AURKIBIDEA:

2.1. Non eta nola ikasi dugu euskaraz
2.2. Norekin hitz egiten duzu euskaraz? Zergatik?
2.3. Norekin ez duzu egiten euskeraz? Zergatik?
2.4. Eroso sentitzen zara? Zein dira dituzun hutsarteak,
gabeziak, ahulguneak?
2.5. Zer egin daiteke horiek bete eta indartzeko?
Konponbideak aipatu.
2.6. Haserretzen zarenean aise hitz egiten duzu euskaraz?
Biraoak, irainak, arazorik gabe ateratzen zaizkizu?
2.7. Hizkera akademikoa, idatziz erabiltzen dena, erraza
zaizu?
2.8. Zalantzak dituzunean, nora jotzen duzu haiek argitzeko?

1 GAIA: EUSKARAREN ERABILERA GAZTEEN ARTEAN

Egin dugun lan honen bidez, euskararen egoera gazteen artean zein den helarazi nahi
dugu. Horretarako, gure taldekide bakoitzen esperientzietaz baliatuko gara. Gainera, bizipen
horien bitartez, ondorio orokor batzuk aterako ditugu.

2.1. Non eta nola ikasi duzu euskara?

Sara : “Hegoalde ikastolan euskaraz ikasi nuen 3 urte nituenetik, eta ondoren DBH eta
Batxilergoa Iturrama Institutuan egin nituen. Gainera, arratsaldero Euskal Telebista ipintzen
nuen, eta han Betizu telesaia ikusten nuen.”

Ane : “Nire gurasoek euskeraz hitz egiten zidaten jaio nintzenetik, orduan, nahiz eta
haurtzaindegian gazteleraz irakasten zidaten, etxean euskaraz bizi nintzen. Nire
ingurumeneko pertsona gehienak euskaldunak izan dira beti”.

Iban : “Nire lehenengo kontaktua euskararekin Virgen Blanca ikastolan izan zen, Huarten.
Han, 6 urte (Haur Hezkuntza guztia) eman nituen eta euskararen inguruko ezagupen
orokorrak barneratu nituen. 12 urterekin Atarrabiara joan nintzen DBH ikastera. Batxilergoan
euskaraz egiten jarraitu nuen Askatasunan (Burlata). Eskolaz gain, telebista oso erabilgarria
izan zen txikitan euskaraz hobetzeko, batez ere entzumenaren zatia. Ordu asko eman nituen
ETB- ko marrazkiak ikusten.”

Santi : “Nik Lekunberriko Ibarberri eskolan ikasi nuen euskaraz egiten, haur hezkuntzan hala
nola. Eskolan, txiki-txikitatik irakasleek euskeraz irakastearekin eta etb1eko marrazki
bizidunak egunero ikustearekin batera, nere euskara garatzen joan nintzen azkartasun handiz.
Hizkuntza dexente menperatzen hasi nintzenean, klase kideekin hitz egiten hasi nintzen,
gutxinaka konfidantza hartuz. Nere aitona euskalduna izateak ere asko lagundu zidan nire
ikasketa prozesu honetan, zeren berak, istorio guztiak euskaraz kontatzen zizkidan eta nik
horiek geroz eta hobekiago ulertzen joan nintzen denboraren poderioz.”

Uxue: “ Nire gurasoek ez dakitenez euskeraz hitz egiten, eskolan ikasi behar izan nuen. 3
urterekin Atarrabiako Atargi ikastetxean ikasten hasi nintzen eta bertan 12 urte bete arte egon
nintzen. Ondoren Burlatan dagoen Askatasuna institutuan DBH eta Batxilergoa euskaraz
ikasten jarraitu nuen, Txikitan marrazki bizidunak euskaraz ikusteko ohitura genuen etxean,
eta gainera musika euskalduna betidanik entzun izan dut.”

2.2. Norekin mintzatzen zara euskaraz? Zergatik?

Sara : “Nire egunerokoan, klasekideekin eta irakasleekin aritzen naiz, hau da, ikasketa
ingurunean, nire familian inork ez dakielako eta ondorioz hitz egin dezakedan momentu
bakarra klasean nagoenean da.”

Ane : “Egunerokoan, etxean amarekin euskaraz mintzatzen naiz, baita klasean dauzkadan
lagunekin. Gainera, 7 urteko umeen futbol talde bat entrenatzen dut Berriozarren, eta haiekin
eta haien gurasoekin hitz egiten dut. Nire amaren parteko familiarekin elkartzean, euskaraz
hitz egiten dut beti.”

Iban : “Gaur egun nire euskararen erabilera nahiko txikia da unibertsitateaz kanpo. Nire
familiako kideen artean bakarrik arrebak daki euskaraz mintzatzen. Izan ere, nire ama
Euskaltegira aurkeztu da euskaraz hitz egiten ikasteko xedearekin. Lagunen artean ez gara
euskaraz mintzatzen eskolaz kanpo, batzuk ez dakitelako eta guztiok gaudenean
derrigorrezkoa delako gazteleraz mintzatzea guztiok uler gaitezen. Orokorrean, esan dezaket
euskara ikasketen testuinguruan erabiltzen dudala eta gaztelania, beste testuinguru guztietan
(Familia, lagunak…).”

Santi : “Euskaraz nire lagun taldeko zati gehiengoarekin egiten dut; 13 kide gara eta
horietako 9 euskaldun petoak dira. Euskal abertzaletasuna oso barneraturik daukate askok eta
horrek, beraiek nirekin hizkuntza bakarrean zuzentzera eramaten ditu, euskaraz kasu honetan.
Esaterako, bat bertsolaria da, Nafarroako txapelketan aritua, beste bi, hainbat herri
mugimendu zein hitzaldiren parte hartzaileak dira eta gainontzekoak, nahiz eta hain mugituak
ez izan, etxean gurasoak euskaldunak dituzte eta beraz, euskal testuinguru batetara ohiturik
daude. Nire aitonarekin ere euskeraz egiten dut gehienbat. Aitonak euskera du ama hizkuntza
eta gustokoago du bere biloba zein ilobekin euskeraz egitea. Gainera, esan beharra dago
elkarrizketak malguagoak egiten zaizkiola.”

Uxue: “ Euskara klasean, irakasleekin eta ikaskideekin erabiltzen dut gehienbat, hau da,
ikasketa giroan. Familiari dagokionez, nire izebarekin erabiltzen dut soilik euskara. Nire
gurasoek euskaraz ez dakitenez, etxean ez dugu erabiltzen. Lanean ere euskaraz hitz egiten
dut, egunero Atarrabiako Atargi ikastetxean patioetan umeekin jolasten nabil, eta beraiekin
euskara erabiltzen dut.”

2.3. Norekin ez duzu egiten? Zergatik ez?

Sara : “Nahiz eta nire inguruko lagun gehienek euskaraz jakin, ez naiz beraiekin euskaraz
mintzatzen, ohitura falta dela eta. Nire anaiak ere euskaraz ikasi du eta berarekin hitz egiteko
aukera dudan arren, etxean betidanik gazteleraz egin dugunez, ez dugu egiten.”
Ane : “ Lagunen artean euskaraz hitz egiten saiatzen gara, baina ez daukagu ohiturarik. Nire
anaiak ere euskaraz badaki, baina noizbait berarekin mintzatzen saiatu naizenean, arraroa
iruditu zait.”

Santi : “Lehen esan dudan bezala, nire lagun taldeko guztiekin ez dut euskeraz egiten.
badaude lau mutil gurasoak erdaldunak dituztenak eta ni bezala, testuinguru erdaldun batera
ohituagoak daudenak. Euskera menperatzen dute baina ez dute erakusteko grin hori sentitzen.
Erderaz errazago haritzen direla dirudi, hitz erraztasun zein aberastasun handiagoz.
Unibertsitateko lagunekin ere ia dena erderaz egiten dut, Iruñako alderdi euskalduna,
gaztelerazkoa baino askoz ere txikiagoa dela jakinik. Bergara eta Donosti bezalako tokietatik
datoztenekin berriz, euskeraz hitzegiteko beharra sortzen zait. Beraiek euskeraz hobekiago
moldatzen direla jakinda, nik ez dut inongo arazorik beraienera moldatzeko. nire gurasoekin,
anai-arrebekin, lehengusu eta lehengusinekin, izeba eta osabekin ere dena erderaz egiten dut.”
4
Uxue: “Etxean, lehen esan bezala, ez dut euskara erabiltzen. Nire gurasoek ez dakitelako
euskara, eta nahiz eta nire ahizpak txikitatik jakin, ez dut berarekin erabiltzen. Lagunei
dagokionez, behin baino gehiagotan saiatu gara euskaraz hitz egiten, baina betidanik klasean
erabili izan dugu euskara, ez lagun artean, eta horregatik, oso gutxi irauten dugu euskaraz
hitz egiten.”

2.4. Eroso sentitzen zara? Zein dira dituzun hutsarteak, gabeziak,
ahulguneak?

Sara : “Txikitatik euskaraz ikasi dudanez, nire burua nahiko gaitasunarekin ikusten dut
euskaraz hitz egiteko eta ondorioz, normalean eroso sentitzen naiz norbaitekin hizkuntza
honetan mintzatzean. Egia da praktika falta dela eta, gazteleraz hitz egitea baino gehiago
kostatzen zaidala eta esan behar dudana gehiago pentsatu behar dudala, baina nahiko eroso
sentitzen naiz.”

Ane : “Normalean erraztasuna daukat euskaraz hitz egiteko, baina aurreko 2 urteetan goi
mailako ziklo bat egin nuen gazteleraz. Ondorioz, euskaraz ikasteko ohitura galdu nuen eta
gaur egun euskaraz ditudan klase guztietan, espresatzea zaila egiten zait batzuetan. Hizkera
formalago batean ez daukat hitz aberastasun handirik.”

Iban : “Hitz egiten ez, batez ere etxean praktikatzen ez dudanean. Idaztean seguruago
sentitzen naiz, denbora gehiago daukadalako pentsatzeko gauzak ongi idatzita dauden ala ez.
Hitz egiterakoan gauzak oso azkar pentsatu behar dira eta blokeatzeko joera daukat.”

Uxue: “Nahiz eta txikitatik euskara jakin, ez dudanez ez etxean ez lagunekin erabiltzen, zaila
egiten zait erraztasunez euskaraz hitz egitea. Aipatu behar dut, behin hasita, ez zaidala eroso
sentitzea asko kostatzen. Praktika faltagatik, hitz egiterakoan hiztegi falta somatzen dut, eta
lehen esan bezala, ikasitako euskara klasekoa denez eta ez lagunartekoa, lagunen artean hitz
egitea asko kostatzen zaigu.”

Santi: “Ondo moldatzen nahiz euskeraz hitzegiterakoan. Eguneroko pratikak asko laguntzen
dit hizkuntza mantentzen eta aldi berean aberasten. Esango nuke nire utsarteak hitzezkoak
baino, idatzizkoak direla. Ortografikoki nahiko ikasle akatsduna izan nahiz beti, bai
gazteleran eta bai euskeran.”

2.5. Zer egin daiteke horiek bete eta indartzeko? Konponbideak aipatu .

Sara: “ Nire arazo nagusiena hitz-jario mugatua edo hitz egiterakoan asko pentsatu behar
ditudala gauzak; arazo honen aurrean ikusten dudan konponbidea nire egunerokoan euskara
gehiago erabiltzea da, ahal dudan guztietan, hau da, nire anaiarekin, lagunekin etab. beraz,
erabilera handitzea komeniko litzaidake.”

Ane: “ Euskaraz irakurtzea modu on bat da hiztegia handitzeko eta adierazpen landuagoak
ikasteko.”

Iban : “Gehiago hitz egin eta irakurri, ez dago beste formula magikorik.”

Santi: “Nik uste oso ongi etorriko zitzaidala euskarazko liburu gehiago irakurtzea eta
idazlanak gehiago lantzea.”

Uxue: “Nahiz eta lagunen artean euskaraz hitz egitea hainbeste kostatu, beraiekin hitz egitea
saiatzea konponbide ona izan daiteke. Eta hiztegia zabaltzeko, euskaraz irakurtzea modu
hoberena dela uste dut.”

2.6. Haserretzen zarenean aise hitz egiten duzu euskaraz? Biraoak, irainak
arazorik gabe ateratzen zaizkizu?

Iban : “Ez, haserretzerakoan Gazteleraz hitz egiten dut. Ez dakizkit irain asko euskeraz eta ez
ditut erabiltzen.”

Sara : “Egia esan, ez. Haserretzen naizenean gazteleraz mintzatzen naiz, erraztasun handiagoa
dudalako eta nahigabe ateratzen zait.”

Ane: “Ez. Euskaraz ez dago irain askorik, eta horrelako momentu batean ez zara pentsatzera
gelditzen, burutik pasatzen zaizun lehenengoa esaten duzu.”

Santi: “Bai, nahiko erraz egia esan. Erderarekin bezain besteko erraztasuna daukat
horretarako. Azken finean, ez du inongo intelektualismorik suposatzen tontakeriak botatzea.”
Uxue: “Ez ditut euskaraz irain edo birao asko ezagutzen. Ez, haserretzen naizenean, ez dut
euskara erabiltzen.”

2.7. Hizkera akademikoa, idatziz erabiltzen dena, erraza zaizu?

Iban : “Hizkera akademikoa ahozkoa baino errazagoa egiten zait. Eskolan hizkera
akademikoa praktikatu genuen batez ere hainbat idazkien bitartez, horregatik ahozkatutako
euskararekin alderatuz errazagoa egiten zait”.

Ane: “ Ez zait erraza iruditzen. Gainera, lehen esan bezala aurreko kurtsoan ez nuen euskaraz
ikasi eta orain ohitura galdu egin dut.”

Sara : “Niri hizkera akademikoa ez zait erraza egiten, normalean ez dudalako asko erabiltzen
eta gainera erabiltzen dudanean modu kolokialago batez mintzatzen naizelako.”

Santi: “Zaila ez zait egiten baina bai ez-ohikoa. Normalean euskera erosoago batera egina
nago, nire zonaldeko euskalkira.”

Uxue: “Hizkera akademikoa ez zait zaila egiten. Betidanik ikastetxean eta, ondoren,
institutuan euskara erabili dut, eta esan daiteke bertan erabilitakoa akademikoa dela.”
2.8. Zalantzak dituzunean, nora jotzen duzu haiek argitzeko?

Iban : “Internetera, Elhuyarrera edo ni baino gehiago dakien lagun batengana jotzen dut.”

Sara: “ Nire egunerokoan zalantzak sortzen zaizkidanean, lanen bat egiten ari naizenean edo
hitz egiterakoan, interneten begiratzen dut. Azken finean, hainbat web orri daude zeinetan
argibideak ematen dituzten eta oso baliagarriak egiten dira. Dena den, batzuetan
irakasleengana jotzen dut, haiek laguntza emango didatelakoan.”

Ane: “ Gehienetan Elhuyar hiztegi entziklopedikoan begiratzen dut zalantzak ditudanean.”

Santi: “ Interneten eskuragarri dauden hiztegiak erabiltzen ditut, orokorrean Elhuyar.
Bestelaz, filologia euskalduna egina duen nere ezagun batengana jotzen dut.”

Uxue: “ Nik baino gehiago dakien lagun batengana jo izan dut noizbait. Baina, orokorrean,
interneten hiztegi batean bilatzen dut erantzuna.”

ONDORIOAK:

Taldekideen erantzunak aztertuz, ateratako ondorioa da gehiengoak ikastolan izan
zutela lehenengo harremana euskararekin. Horrez gain, telebistak gure haurtzaroan lagundu
gaitu ikastolatik kanpo euskara barneratzen, telesai desberdinak baitzeuden euskaraz. Bi
taldekideren kasuan, bere familiako kide batzuekin txiki-txikitatik mintzatu dira euskaraz.
Beraz, ikastolara sartu baino lehenago izan zuten hizkuntza honekin haien lehenengo
kontaktua. Guzti hau erreparatuz, esan dezakegu Iruñerrian ikastolara joaten diren haurren
gehiengoak guraso erdaldunak dituztela, zeintzuk erabaki duten haien seme-alabak
euskarazko heziketa jasotzea.

Bigarren galderaren erantzunetik atera dugun ideia nagusia hurrengoa da: Nafarroako
iparraldeko herrietan, euskarak ahalmen gehiago daukala Iruñerrian baino, hori gazteen
artean. Taldeko 5 partaideen testigantzak jaso ondoren, argi gelditu da lagunartean euskara
erabiltzen duen bakarra dagoela (Santi), gainera, herri txiki batean bizi den bakarra. Nahiz eta
Lekunberrin euskera indar handiegia ez izan, inguruko herrixkek nolabaiteko eragina dute eta
euskera, gutxi bada ere, erabiltzen jarraitzen da. Iruñerrian aldiz, berezko euskararen indarra
txikia izanik eta gainera, ez bada euskara kutsa edo indartu dezakeen faktorerik agertzen
(ondoko herriak kasu), oso zaila da gazteen artean euskarazko hitzik entzutea.

Taldekideen esperientzia pertsonalez baliatuta, ikusi dugu nola, lehen aipatu bezala,
guztiak txikitatik euskara ikasi duten. Horregatik, orokorrean gazteak eroso sentitzen dira
euskara erabiltzerakoan. Guztiak bat datoz praktika falta dagoenean zaila dela euskara
naturalki ateratzea, eta gehienek, nahiz eta euskara erabiltzerakoan eroso sentitu, aipatutako
praktika faltagatik gauzak esan baino lehen, pentsatzeko beharra dute eta hitz aberastasunaren
falta nabari da. Hutsarte eta gabeziei dagokionez, gehienbat esandako hiztegi aberatsaren
falta dela esan dezakegu, eta horrek eragiten dituen espresiorako zailtasunak. Gainera, baten
batek aipatu du hitz egiterakoan baino, gehiago idazterakoan dituela huts egiteak.

Aurrekoan aipatutakoa hobetzearen inguruan, gehienek bat datoz konponbidearekin:
alde batetik, euskara gehiago erabiltzea; eta beste aldetik, euskaraz gehiago irakurtzea.
Praktika guztiz beharrezkoa dela uste dute taldekideek hitz egiterakoan erreztasuna lortzeko.
Idazterakoan faltak sahiesteko eta hitz aberastasuna lortzeko irakurtzea irtenbiderik hoberena
dela badirudi.

Irainen galderaren erantzun orokorra izan daiteke gehiengoetan Gaztelera erabiltzen
dela haserretzerakoan. Hau batez ere Gaztelera indar handiago duen lekuetan gertatzen da.
Nafarroan ikuspegia jarriz, egoera hau gehiago nabarmentzen da biztanle handiko hirietan,
Iruñan esaterako. Herri txikietan adibidez ( nafar iparraldekoetan) aurkitzen dira euskarazko
irainen erabiltzaile gehienak. Erdialde zein hegoaldean, gaztelerara askoz gehiago gerturatzen
dira.

Idazkeraren inguruan pertsona bakoitzaren ahalmenak hartu behar dira kontutan.
Halaber, bakoitzak jaso duen euskararen inguruko hezkuntza maila eta eskolatik kanpoko
erabilera eragina dute bakoitzaren mailan. Izan ere, tendentzia gehiago dago idaztearekin
erraztasun handiago izateko euskarako ahozkoarekin baino, batez ere kontuan izanik
ahoskatzeko momentuan hizkuntzaren mekanismo guztiak oso azkar auzipetu behar direla.
Erantzunak aztertuz, atera dezakegun ondorioa da gehien bat gure egunerokoan ez dugula
euskaraz hitz egiten maiztasunez, hau da, ez dugu gure bizitzako esparru guztietan erabiltzen
nahiz eta gure inguruko pertsonek dakiten. Azken finean, erderaz hitz egitera ohitura gehiago
dago, gure hiriko giroak eramaten gaitu bizitza erdaldun bat jarraitzera. Testuinguru honetan,
euskaraz hitz egitea ez zaigu naturaltasunez irteten eta mintzatzeko erraztasuna galtzen doa.
Izan ere, erabilera faltarekin ohitura galtzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina