1.- Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira:
euskalkiak ez daitezenelkarrengandik gehiago urrun eta alden,
lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkar bil daitezen, gero.
2.- Baina zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren
gurasoak, zerurako bidea umeei erakustean, eta Adamen umeak, elkarrekin lehian
bezala, hasi ziren atsegin lotsagarrien ondoren.
3.- Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus
daitezke gure artean, elkarrengandikurrun ez dabiltzala, elkarrizketa, elkar-izketa,
eta, agian, elkar hizketa; hitzegin, hitz-egin etahitz
egin.
4.- Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren
inpresioak kontatu genizkion elkarri.
5.- Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera,
kosta egiten zaigula gidoitik atera etaelkarren artean
zinez mintzatzen hastea.
6.- Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta
mirabeei eragoztera bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den
arratsetan berandu etxeratzea, batez ere emakumeak; lagun gaiztoekin biltzea,
neskatxa eta mutilen batzarreak diren etxeetara joatea, ezkontzeko hitzak
emanik daudenak elkarrekin bakarrik egotea.
7.- Aspaldi haserre egondako jendearen arteko
besarkadak ikusi genituen manifestazio erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik
ez dakizkien jendea haiexek erabiltzen zituela,elkarren artean agurtzean.
8.- Ez daude, nabari da, Txinakoaren antzeko
harresiz elkarrengandik bereziak, bai baitira, urri edo ugari,
pipa hartzen duten apezpikuak ere.
9.- Jauna: nahi du bada umeak kutxan gorderik
edukitzea? Ez, baina bai, neskatxak eta mutilak elkarrekin batzarreak
etxeetan ez egitea, zeren bestela bekatu asko hemendik etorriko diren, dela
gogoz, dela hitzez, dela keinadaz.
10.- Denbora puska bat zeramatenean elkarrekin ekinean eta
lurrean piririka, zentinela karlistak Martin Saldias horma baten kontra zokoratu
eta herio-kolpea ematera prestatu zen.
11.- Begira ezkontzeko hitzak emanik edo ustean dagoen alaba horri utzi
diozun bere ezkutariarekin egoten nahi duen eran, zeuregan esaten duzula:
zaudete; bada gero ereelkarrekin bizi behar duzue. Ah guraso zorigaiztokoa!
Zure gainean izango dira zure alabaren bekatuak.
12.- Berez bezala dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu
gabe, Urte-giro haiek etaEgunkari hau elkar berdintzea
nahiz formari nahiz mamiari dagokionez, elkarrengandikhain guztiz
beste direlarik ere.
13.- Elkarri agur esan eta Saldias jauregirantz abiatu
zen.
14.- Basoa ez zen oso itxia, horrenbeste terreno libre ikusi eta
zuhaitzek elkar errespetatzea eta batak besteari tokia uztea
erabaki balute bezala.
15.- Ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin hitz
egiten egotea Baionako apezpikuaren mendeko elizetan apezpikuak bakarrik
barkatzen duen bekatua da.
16.- Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarrengandik urruntzen
ari dira, edozein hizkuntzaren dialektoak bezala.
17.- Hantxe, halaber, Irurtzungo edo inguruko herrietako neskatilak, elkarren artean
irrika eta beraien ardurapean utzitako umeekin jolastuz.
18.- Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen
artean hartu nuen eta gure bi matelek elkar ukitzen zutelarik,
ene negar-anpuluek harena busti zuten. Elkarsustengatuz joan ginen
sukalderaino, isil-isila.
19.- Ezkonduen bizimodua gurutze txit astun eta samina da berez, eta
burdinazkoak dira honen kateak, baina urrezko bihurtuko direla dio,
ezkonduek elkarren artean, dagokien bezala, maite badute.
20- Luze gabe, elkarren aurrean geunden, arrain zopa jaten
biok, botila ardoa aurrean.
21.- Beharrak eta indarrak batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria
litzake orduan euskaldun guztiak giputzon esanera egongo direla sinestea,
atzera begiratu behar dugu, euskalkiak are gehiago elkarrengandik bazter
ez daitezen.
22.- Pentsatu nuen, gosaldu gabe, berehala arditegira joanen nintzela...
eta lanean hasiko, baina ordu berean ama sukaldetik atera zen eta uste baino
lehenago elkarrekin gurutzatu genuen.
23.- Onginahi eta amodio hau aipatzen bada ezkonduak biziko dira, zakurra
eta katua, elkarloturik, biziko liratekeen bezala.
24.- Haien arteko eztabaida oso lasaia izan zen, eta arrazoi osoa eman zion
Ali Beyren baieztapenari: «arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkar zeinahi
egoeratan».
25- Elkarrengandik hurbil samar daude bi misioetxe horiek;
bertako misiolariek maiz joan behar izaten dute elkarrekin; eta
hargatik, Pingliangeko prefekturaren zokorik baztertuenean dauden bi etxe
horien artean hartu-eman handia izaten da.
26.- Hedabide beraren soldatapekoak izanak ginen urte batzuk lehenago.
Ongixko hartzen genuen elkarrekin antzinako denboretan.
27.- Emakume ezkonduak egin behar duen laugarren gauza da setaren grina
hilduratzea edo hezteko neurri egokiak hartzea; bestela laster itzaliko da
ezkonduek elkarri zor dioten onginahi eta amodioa: ez da
bakerik zurekin izango, eta nork eta nola igaroko du bere bizitza guztia zu
bezalako zirauna bere aldean daukala?
28.- Alta, begiratu balit, ez ote nion zorroa hustuko? Baina ez zen tokia,
ez eta momentu egokia. Beraz, bata ala bestea, mutu egon ginen elkarrekin errespetuz
eta bereziki errespetatu nahi genuelakoz lurrez estaltzen ari ginenaren
memoria.
29.- Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate berekin urteek. Loidi
aspaldiko ezaguna dut. Haurretandik ez gara elkarrengandik urruti
ibili Errenterian.
30.- Irailaren lehenengo egunetan abiatu nintzen nire barrutiaren
iparraldea ikertzeko asmotan. Ahal banezakeen, Txinako harresi handiaren
iparralderaino igarotzeko asmoa nuen, Gobiko misiolariekin elkarren aditurik,
deabruari ipar eta hegoaldetik astinaldi gogorra emateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina