EGOERA
|
ERRANAIRUA
|
Presidentea mutur aurrean jarri zaio eta aurpegira begiratuz,
berari buruzko iritzi txarra agertu dio batere arazorik gabe
|
Ez du mingainean herdoilik
|
Urte osoan ibili da Mikel lanean maila igotzeko prestatzen;
ikastaroak egin, txostenak aurkeztu, ordu gehigarriak bete… azken unean,
halere, nagusiaren ilobari eman diote igoera, batere merezi gabe.
|
Adiskidetarako hobea da etsairako baino
|
Teilatuan teila bat hautsi da eta ura sartzen da. Mikel
teilatura igo da hura konpontzeko asmoz, baina teilatua zanpatzean beste
hamaika teila hautsi ditu
|
Tximistatik atera eta ostotsera erori
|
Mikelek lagunari esan dio sobera mintzatzen dela. Hala ere,
Mikel zinez kalakariagoa da eta gainera oihuka jardutea maite du.
|
Gure faltak bizkarrean, besteen faltak
aurrean
|
Mikel jo eta su ibili da neska baten gibeletik, hura erakarri
asmoz, baina alferrik izan da eta orain arras goibel dago.
|
Eza, harria baino gogorragoa
|
Mikelek irakasleari atzo medikuarenean izan zela azaldu dio eta
horregatik ez zela eskolara joan. Irakaslea aitarekin mintzatu da eta egia ez
zela ikusita, bertan zigortu du.
|
Gezurrak adarrak laburrak ditu.
|
Mikelek bere burua zuzendari izendatu du. Kideak ez daude sobera
ados, baina Mikelek horren berri galdetu dienean inork ez du hitzik esan.
|
Entzun eta
isil, baiezko biribil
|
Mikel beti oso mutiko zintzoa izan da, baina azpijokoetan beste
inor baino trebeagoa eta mingarriagoa dela jakin duzu
|
Otsoa artzain
|
Mikelek uko egin dio zuen lanpostuari, lagun batek laster hobea eskainiko
diola agindu baitio. Krisia dela-eta eskaintza bertan behera geratu da eta
Mikel langabezian da orain.
|
Hobe da txori
bat eskuan, ehun egan baino
|
Mikelek etxea eta lana kendu dizkit, baina hori ez da horrela
geratuko
|
Odolkiak ordainetan
|
Mikel, liburua argitaratu
diotenetik Shakespeare bailitzan ibiltzen da karrikan barna
|
Putza izan
eta puzkerra nahi
|
Autoa bost lagunen artean erosi dute Mikelek eta bestek. Handik
bi hilabetetara zeharo hondatua et zahartua dago.
|
Askoren astoa goseak hil
|
Mikel oso ikasle txarra izan da beti, baina, kostata bada ere,
ikasketak amaitu eta orain irakasle dabil.
|
Axuririk ederrena txintxarririk gabe
|
Nire aurkezpena
2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena
ERRANAIRUAK 2 ARIKETA
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina