Nire aurkezpena

2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

ZENBAT URTE BIZIKO GARA?



Eskuartean dugun testua “Zenbat urte biziko gara?” izenburua duena, Gorka Orive Arroyok Elhuyar aldizkarian idatzitako testu bat da. Honako hau azalpen testu bat da, bertan gaiari buruzko azalpenak ematen dituelako.

Igorlea, lehen esan bezala, farmazian doktorea den Gorka Orive Arroyo da eta hartzaileari buruz aritzean, berriz, Elhuyar aldizkariaren irakurleak direla esan beharra dago.
Idazleak garatutako testua, biziraupenari buruz azalpenak ematen dituenez, azalpen testu baten aurrean gaudela esango genuke. Bestetik, kanala aztertzen badugu, idatzizkoa dela konturatuko gara.

Esan beharreko beste gauza bat, erregistroa da. Testu honetan aurkitzen duguna erregistro estandarra da, nahiz eta zenbait teknizismo erabiltzen dituen. Adibidez, Telomeroak, Sir2 etab. Bezalako kontzeptuak ikusi ditzakegu.

Beraz, aurreko guztia kontutan hartuta, Gorka Orivek idatzitako testua modu egoki batez idatzita dagoela esan dezakegu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina