Nire aurkezpena

2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

POLITIKA ETA USTELKERIA



Azken aldian oso entzuna den gai bati buruz hitz egingo dut oraingoan. Politika barruan oso zabalduta dagoen ustelkeriari buruz ari naiz, zehazki. Gaur egun, biztanleriaren gehiengoak uste du politika eta ustelkeria eskutik doazela. Hori dela eta, biztanleen mesfidantza gero eta nabariagoa da politikan ari direnekiko.

Lehenik, esan beharra dago naiz eta Europa osoan eman, Espainiar Estatuan gutxika agertu diren ustelkeria kasuen zifrak ikaragarriak direla. Honen froga ditugu, adibidez, egunero egunkari zein teleberrietan ezagutarazten dizkiguten kasuak.

Bestalde, beste galdera bat etortzen zait burura: politikariek irabazten duten diru kantitatea ikusiz, zergatik sartu behar dira ustelkerian beharrik ez dutenean? Noski, guztioi gustatuko litzaiguke dirudunak izatea, inoren ametsak ez baitira merkeak. Baina nire ustez garrantzitsuagoa da legala eta justua izatea, diruduna baino.

Horiek horrela, uste dut ustelkeriarekin zerikusia daukaten politiko orok zigorrak jaso beharko luketela, hau da, hainbat neurri hartu beharko lirateke gai honekin bukatzearren. Esaterako, honako kasuren batean inplikaturik dagoen edozein pertsona, politikatik at gelditu beharko zen betirako. Azken finean, neurriak hartzen ez badira, arazoa handitzen joango da denborarekin eta gero eta larriagoa izango da politikaren egoera Espainiar Estatuan zein Europan.

Alde batetik, oso garbi dago soldata bat izan behar dutela, langile guztiek bere lana egiteagatik merezi duten bezala. Edozein modutan, justua den soldata bat izan beharko litzateke. Ez soldata arrunta baino hobeagoa, ezta txarragoa.


Bestetik, haiengan esperantza duten biztanleekiko errespetua izan behar dutelakoan nago. Suposatzen da, politikan aktiboki parte hartzen dutela, gauzak aldatu nahi dituztelako (hoberako ustez). Beraz, gauzak azkar aldatu behar dira, bestela biztanleak politikariekiko duten errespetua desagertuko delako eta hori oso tristea izango litzatekeelako.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina