1.
Aita hil zenean, ni etxean nintzen. (Elkartua, menpekoa, denborazkoa)
2. Iragan urteko ikasleek egindako talde lanak ez ziren oso txukunak izan.( Elkartua, menpekoa, erlatibozkoa)
3.
Ezin zuen autoa gidatzen ikasi, hain zen traketsa. (Elkartua, menpekoa, kontsekutiboa)
4.
Bilerara joan nintzeneko, batzordeburua han zen. (Elkartua, menpekoa, denborazkoa)
5.
Hori hola denez gero, ez naiz agertuko. (Elkartua, menpekoa, kausazkoa)
6.
Zuek ez zarete ni bezain mozoloak. (Elkartua, menpekoa, konparaziozkoa)
7.
Herrira etortzen zen bakoitzean mozkortzen zen. (Elkartua, menpekoa, denborazkoa)
8.
Ez dakigu gauzak gero nondik nora joanen diren. ( Elkartua, menpekoa, zehar galdera)
9.
Diru pixka bat eman diot mutikoari, goxoki batzuk eros ditzan. (Elkartua, menpekoa, helburuzkoa)
10.
Dutxatu ondoan, (menpekoa, denborazkoa) jantzi eta berehala
sukaldera hurbildu zen (menpekoa, denborazkoa). (Elkartua, juntatua, emendiozkoa)
11.
Nik lagundu nahi diot, baina berak
ez du inola ere hori egitea nahi. (Elkartua, juntatua, aurkaritza)
12.
Hemen gelditu behar duzu ala tabernara
etorri behar duzu? (Elkartua, juntatua, hautakaria)
13.
Noiz bukatuko duzu lana? (Perpaus bakuna)
15.
Zuk esan zenuen moduan egin nituen nik arrautzopilak. (Elkartua, menpekoa, moduzkoa)
17.
Mendian ginelarik izan zen elur-jausia. (Elkartua, menpekoa, denborazkoa)
18.
Ogia erosteko eman nion dirua galdu zuen. (Elkartua, menpekoa, erlatibozkoa)
19.
Bazkaldu aurretik mahaia bedeinkatu behar zela erakutsi ziguten. ( Elkartua, menpekoa, denborazkoa)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina